Joan aurkibide nagusira

Joan nabigazio-menura

Selekzionatu zure hizkuntza:

T. Etxepe, S.A.

INTRANET:

:

Aurkezpena

Joan nabigazio-menura

Etxepe

Etxepe 1973ko abenduaren 2an sortutako mekanizazio-lantegi bat da. Garai hartan, Danobat kooperatibako lau langileek (tornulariak eta fresatzaileak) beren aurrezkiak lantegi osagarri bat irekitzeko inbertitzea erabaki zuten. Lantegi horretan, hain zuzen ere, Danobat kooperatibak eta antzeko beste enpresa batzuek azpikontratatutako mekanizazio-lanak egingo ziren.

Hasiera batean, herriko baserri bateko ukuilu zahar bat alokatu zuten, eta bigarren eskuko hiru makina erosi zituzten. Baina urteak aurrera egin ahala, Etxepe garatuz joan zen. 1987an, lantegi bat erosi zuten Elgoibarko Ibaitarte industrialdean. Etxepe hazi egin zen, makina berriak erosi, eta langile gehiago hartu zituzten.

Azken urte hauetan, Etxepek eboluzionatu egin du, eta tamaina handiko piezak egitera iritsi da, arrabotatzeko zubi-makinetan, mandrinatzeko makinetan eta fresatzeko zubi-makinetan inbertitu baitute. Espezializazio hori funtsezkoa izan da enpresaren bilakaerarako, eta horrek eman dio nortasuna, antzeko hasiera izan duten beste enpresa batzuen aldean.

Gaur egun, Etxepek bi industria-pabiloi ditu elkarren ondoan, Ibaitarte industrialdean. Makina-multzo ederra du, tamaina handiko piezak egiteko, eta 27 langile ditu; horien artean, bazkide sortzaileetako bat (partzialki erretiratuta).

T. Etxepe, S.A. Ibaitarte Industrialdea 2, Postakutxa 153, 20870 ELGOIBAR (GIPUZKOA) - Telefono: 943 74 06 64 - 943 74 12 97 - Fax: 943 74 43 21